Orioko Udalaren oharra, astearteko lan istripuaren harira

Astearte arratsaldean gertatutako lan istripuaren harira, Orioko Udalak hildako garraiolariaren senitarteko, lagun eta enpresako lankideei elkartasuna adierazi nahi die. Lankideek elkarretaratzea deitu dute ostegunean, uztailak 7, 12:00etan, Ederra enpresaren Aiako lantegi aurrean. Orioko Udalak ere bat egiten du deialdiarekin eta bertan parte hartzera dei egiten die herriarrei.