Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaiadiaren 12. ekitaldia antolatuko du uztailean Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak larunbat honetan, uztailak 2, Aaron Rivas organo-jotzailearen emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da.
Rivasek Gaueko Tokata, Introspekziotik su artifizial distiratsuetara obra eskainiko du Orioko elizan, 19:30ean hasita.
Uztaileko gainerako larunbatetan, hauek izango dira emanaldiak:
• Zumaia, uztailak 9, 20:15: Andoni Sierra zuzendariak, Andra Mari abesbatzak eta Alize Mendizabal organo-jotzaileak Junkal Guerrero euskal konpositorearen Arimen Besarkadan requiema eskainiko du.
• Deba, uztailak 16, 20:00: Santiago Banda eta Ana B. Garciak Julio Blasco Garciaren organorako moldatutako orkestra-piezaren mundu mailako estreinaldia.
• Getaria, uztailak 23, 20:15: Jesus Gonzalo Lopezek H. Slavatik E. Torresera organorako musika eskainiko du.
• Deba, uztailak 30, 20:00: Jon Laukvik organo-jotzaileak Alemaniako tradizioa XVIII. mendetik XIX. mendera eskainiko du.