Larunbatean hasiko dira Gure Zirkuaren emanaldiak

Gure Zirkuaren 7. denboraldiak Orion egin du geldialdia berriz, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. Larunbat honetan, abuztuak 3, hasiko dituzte emankizunak, eta 15 saio egingo dituzte hilaren 24ra arte. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude salgai.

Larunbat honetan hasita, 19:00etan izango dira emanaldiak ostegunetik igandera. Eta hilaren 17an eta 24an, larunbatak biak, bigarren pase bat ere egingo dute, eguerdiko 12:00etan. Haur eta helduei zuzendutako proposamena da, betiko zirkuaren espiritua jasotzen duena, baina euskal publikoarentzat egokituta eta euskaraz.

Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko. Gozatu ikuskizunaz!