Irailaren 25ean, 20:00etan, ‘Los últimos pastores’ filmaren emanaldia eta solasaldia izango dira Kultur Etxean.
Samu Fuentesek zuzendutako dokumentalak Fernando eta Manolo Mier anaien egunerokoa gertutik erakusten du; hamahiru urtez geroztik artzain aritutako bi anaia hauek Picos de Europa mendietan belaunaldiz belaunaldi iraun duen bizimodu baten azken lekukoetakoak dira. Filmaren bidez, mendiko artzaintzaren gogortasuna eta edertasuna ez ezik, bizimodu hori desagertzeko arriskuan jartzen duten aldaketak eta zailtasunak ere agerian geratzen dira.
Emanaldirako gonbidapenak gaur 17:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzak gehienez bost gonbidapen hartu ahal izango ditu.
