Luzatu egin da Saregileko Ahalduntze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea

Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak luzatu egin du udazkeneko Ahalduntze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea plazak bete eta ikastaroak hasi arte. Beraz, interesa duten emakumeek oraindik badute ikastaro eta taldeetan parte hartzeko aukera.

Izen ematea online egin daiteke, labur.eus/saregileizenematea helbidean edo Saregilen bertan. Ikastaroen ordainketa eskudirutan egingo da.

Behar dutenek, gainera, haur-zaintza zerbitzua eskatu ahal izango dute izen-ematea egiterakoan.

Ahalduntze Eskolak hainbat proposamen eskainiko ditu emakumeen autonomia eta konfiantza indartzeko, elkarrekin ikasteko, esperientziak partekatzeko eta sareak ehuntzeko. Prestakuntzarako gunea ez ezik, emakumeen arteko topaketa, saretzea eta ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzeko espazioa ere bada.

Programazioaren barruan hainbat ikastaro eta talde izango dira, besteak beste, emakumeen zirkulua, musika ekoizpena, harreman afektibo berdinzaleak, emakume artisten zikloa, amatasunak partekatzeko espazioa eta irakurle talde feminista.

Informazio gehiago behar izanez gero, Saregilekin harremanetan jar daiteke saregile@orio.eus helbidean, 623 178 553 telefono edo WhatsApp zenbakian edota Instagramen, @saregileetxea kontuan.