Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du bihar, irailak 24

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

  1. Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  2. Onartzea, egoki bada, Orioko udalerriko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
  3. Onartzea, egoki bada, 2027 urteko egutegi fiskala.
  4. Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2027ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.
  5. Ahalmen zabala ematea, egoki bada, Orioko Udaleko Alkatetzari Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Dike-Kofradia eremu etena egikaritzeko.
  6. Eskariak eta galderak.