Maialen Lujanbioren errezitaldi-hitzaldia izango da igandean zimitorioan

Euskaraldiko lantaldeak eta Orioko Udalak elkarlanean, Maialen Lujanbio bertsolariaren RR_6_erre(AH)ala errezitaldia antolatu dute maiatzaren 18rako, igande honetarako. 19:00etan izango da saioa, Zimitorio zaharrean, eta saio irekia izango da, doan.

RR Maialen Lujanbiok sortu eta garatutako errezitaldi baten izenburua da. Aurten aurkeztu duen aldaera, seigarrena, RR_6_erre(AH)ala deitu du. RR hitzen performantzea da, funtsean. Hitzen, hotsen, soinuen eta formen arteko esanahi jolas baten emaitza mutatzailea. Inguruko eta garaiko elementuak erabiltzen ditu eta kantuz, hitzez eta irudiz eman.

Saio berezia izango da, eta Udalak herritar guztiei luzatzen die bertaratzeko gonbita.