Urola Kosta Udal Elkarteak marka turistiko berria aurkeztu zuen atzo: Kosta Berdea. Agerraldia Aiako Iturraran Parketxean egin zuten, eta han izan ziren mankomunitateko presidente Ion Arozena, Gipuzkoako Turismo Diputatu Azahara Domínguez, eta mankomunitatea osatzen duten bost udalerrietako alkateak, tartean, Anuska Esnal Orioko alkatea.
Kosta Berdea marka udalerrien artean egindako ikuspegi partekatu baten emaitza da, eta eskualdearen identitatearen, kulturaren eta baliabide naturalen inguruko turismo-eskaintza bateratu bat sustatzeko helburua du. Itsasertza ez ezik, eskualdearen barnealdea ere nabarmendu nahi du, jasangarritasunaren eta fluxu turistikoen banaketa orekatuaren aldeko apustua eginez.
Irudiak ere itsasoaren eta mendiaren arteko elkartasuna islatzen du, eta olatuek, mankomunitatea osatzen duten bost udalerrien arteko lotura erakusten dute, elkarlana eta harremana oinarri.
