Mari Domingi eta Olentzero Oriora etorriko dira abenduaren 24an

 

Urtero bezala, Mari Domingi, Olentzero eta lagunak Oriora etorriko dira abenduaren 24an. Aurten, pandemia aurreko formatua izango du ongietorri-festak.

Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteak Herriko Plazan eskainiko duen txokolate beroarekin. 18:00etatik aurrera, sorginak egongo dira Herriko Plazan, haurren gutunak jasotzen. 18:30ak aldera, Kale Nagusitik barrena jaitsiko dira Mari Domingi eta Olentzero ere, eta plazara joango dira, oinez. Ordu berean, errio aldetik, Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun ere abiatuko dira plaza aldera, artzainekin eta ttuntturroekin batera, eta han juntatuko dira Mari Domingirekin eta Olentzerorekin. Ondoren, denok batera, ibilbide bat egingo dute herrian barrena.

Ekitaldia Lera taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Trafikoan eragina

Ekitaldia dela-eta, herrigunea trafikoari itxita egongo da 16:30etik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira.