Martxoko eta apirileko hiru larunbatetan txaranga-zirkuitua egingo da herrian

Iaz bezala, aurten ere Arratsalde honetan izeneko txaranga-zirkuitua antolatu du Udalak, larunbat arratsalde eta eguerdiak girotzeko. Martxoko eta apirileko larunbatetan egingo dira saioak, Abeslari kaletik Ibai Ondora arteko kaleak alaitzeko. Zirkuituaren barruan, Gipuzkoako beste herri batzuetako taldeak etorriko dira Oriora.

Txaranga bi orduz ariko da kalez kale, eta hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute. Martxoaren 22an eta 29an 18:30-20:30 artean ibiliko dira, eta apirilaren 12ko azken saioa eguerdian egingo dute, 12:30etik 14:30era.

Egutegia:

  • Martxoak 22: Pasai Txaranga (Lezo)
  • Martxoak 29: Deiadar txaranga (Errenteria)
  • Apirilak 12: Kitadelpare (Lezo)