Larunbatetik aurrera nahitaezkoa izango da aparkatzeko txartela autoan itsatsita eramatea

Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, martxoaren 15ean, larunbatarekin, hasiko da denboraldi ertaina, eta ibilgailua herrian erroldatuta duten herritarrek etxean jaso dute Aparkatzeko Udal Txartel berria. Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio-zerga ordainduta. 

Udalak gogorarazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela aurtengo txartela autoan itsatsita eramatea.