Merkatarien ginkana antolatu du Arkupek, Balearen Eguna dela eta

Arkupek merkatarien ginkana antolatu du maiatzaren lehen bi asteotan, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Merkatarien ginkana Arkupek Gabonak inguruan antolatu ohi duenaren antzekoa da eta herrian kontsumitzea bultzatzea du helburu: maiatzaren 14a bitartean ekimenean parte hartzen duten herriko establezimenduetako batean kontsumituz gero, bezeroak txartel bat jasoko du, sei zigilu jotzeko tokia duena. Sei establezimendu desberdinetako zigiluak lortu beharko ditu kontsumitzaileak eta, orduan, zozketa batean parte hartuko du: 200 euroko bost erosketa-bonu zozkatuko dituzte, parte hartzen duten negozioetan gastatzeko.

Zozketa maiatzaren 14an egingo da, arratsaldean, oraindik zehaztu gabeko orduan.

Ekimenean parte hartzen duten herriko negozioek Balearen Eguna irudikatzen duen ikur bana jarri dute ikusgai establezimenduaren sarreran. Herriaren eta itsasoaren arteko lotura nabarmendu nahi dute horrela.

Orioko establezimendu hauek parte hartzen dute merkatarien ginkanan:

DENDAK

  • «Dorronsoro» supermerkatua
  • «Mauka» liburu-denda
  • «Kaïoa» jantzi-denda
  • «Gozategi» fruta-denda
  • «Eroski City»
  • «Eki-Lorea»
  • «Itziar Kirolak»
  • «Izarra» etxetresna elektrikoak
  • «Lizaso» dekorazioa
  • «Rosana» argazkilaria
  • «Uranga» Burdindegia
  • «Orio Optika»
  • «Iparraguirre» Autozerbitzua
  • «Zipristin» inprimategia
  • «Ttipi-Ttapa»
  • «Soia»
  • «Argiñe»
  • «Mara»
  • «Al-Rai» Frutadenda
  • «Patxi Oliden» Harategia
  • «Oriomar» arraindegia
  • «Kepa Loidi» Harategia
  • «Oin Txiki» zapata-denda

OSTALARITZA

  • «Arkaitz»
  • «Sayalero»
  • «Kutixi»
  • «Xixario»
  • «Gabon» taberna
  • «Boga-Boga»
  • «Baraka» taberna
  • «Antilla»
  • «Salatxo» taberna
  • «Goxoki Azkue»
  • «Aterpe» taberna
  • «Sukia» taberna
  • «Gure Txoko»
  • «Errusta»
  • «Mola Mola»
  • «Orioko Barra» taberna

ZERBITZUAK

  • «Eugenio Garmendia»
  • «Orio Hizkuntzak» akademia
  • «Expo Elektrizitatea»
  • «Seguros Bilbao»
  • «Luis Perez Achega»
  • «Narau School & Translations»
ArkupeBalearenIkurra21

Informatika 3B

Asai Informatika