Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, abenduaren 11n

Urtea bukatu aurretik, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 11n, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da kultur etxean. Eta 3 urtez azpiko haurrek ezingo dute saiora sartu.