Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, martxoaren 20an

Neguko kultur programaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 20an, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.

Liburutegiak hilero antolatzen duen ipuin-kontaketa saioan, Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalaria itzuliko da gurera. Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da kultur etxean. Eskuragai izango dira gaurtik, martxoaren 13ko arratsaldetik, hasita.