Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, martxoaren 21ean

Martxoko kultur programaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 21ean, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita.

Liburutegiak hilero antolatzen duen ipuin-kontaketa saioan, Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalaria itzuliko da gurera. Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da kultur etxean. Eskuragai izango dira gaurtik, martxoaren 14ko arratsaldetik, hasita.