Udalak kale-antzerkiaren alde egin du aurten apustu eta horren adibide da datorren larunbat honetan, irailak 16, plazan antolatu duen ikuskizuna. Javier García Mimo sortzaileak Nao Now Nau antzezlana eskainiko du 19:30ean, Herriko Plazan, doan. Hiru zutabe nagusiren gainean eraikitako obra da: euskal kultura, itsasoa eta antzerkia.
Mimok berak 2006an sortu zuen Cía Barre konpainia eta ia bi hamarkadako ibilbidean helburu argi bat izan dute bere lanek: zirkua herritarren eguneroko bizimodura ekartzea eta haien eskura jartzea. Aurtengo maiatzean Leioako Umore Azokan aurkeztu zuen Nao Now Nau ikuskizuna, arrantzaleen bizimodua omentzeko asmoz. Objektuen manipulazioa, clowna eta zirkuko baliabideak uztartzen ditu ikuskizunak, testurik gabe, eta adin guztietako ikusleei zuzenduta.
Poesia bisuala, umorea eta ikus-entzuleekiko interakzioa izango dira nagusi larunbatean plazan eskainiko duen antzezlanean. Jarraian duzue aurrerapena: