Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa maiatzaren 10ean egingo da, Arraunetxe inguruan

 

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT/ITV) egiten duen Unitate Mugikorra maiatzaren 10ean izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Azterketa Arraunetxe inguruan egingo da, eta aldez aurretik izena hartu beharko da online edo telefonoz (943 62 63 00), Irungo IATren bidez.

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu.

Azterketa tekniko ibiltariak

Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, eta azken urteetan unitate mugikor bat bidali dute Oriora aurrez zehaztutako egutegiaren arabera.