Olaia Inziarte kantautore baztandarrak Zerrautsa lan berria plazaratu du aurten, eta Oriora etorriko da ekainaren 13an, ostiralarekin, diska berriko abestiak aurkeztera. Emanaldia Herriko Plazan egingo da, 20:00etatik aurrera.
Musikari gazteak bere bakarkako ibilbidean sortutako abestiak aurkeztuko ditu, euskarazko pop intimista bezain indartsua oinarri. Euskal Herriko hainbat agertokitan arrakastaz aritu ostean, Orion izango da entzungai sortzailearen ahots berezi eta itsaskorra. Inziarteren diskografia entzungai dago Badok atarian.
Moilako errepidea, itxita
Herriko Plazaren inguruan segurtasuna bermatzeko eta kontzertuaz hobetu gozatu ahal izateko, moilako errepidea itxita egongo da 19:30etik 22:00era bitartean, bi norantzatan. Ondorioz, ibilgailuek Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute herrigunera sartu-irtenak egiteko.