Oraindik badaude sarrerak Nøgen taldearen kantaldirako

Udalak udazken honetan antolatutako kultur agendaren barruan, pop-folk musika talde donostiarrak kontzertua emango du kiroldegian. Emanaldia azaroaren 20an izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrerak oraindik eskuragai daude 10 euroan.

Zallan eta Tolosan kontzertu bana eskaini ostean, Orion egingo du geldialdia Nøgen taldeak. 2020 amaieran plazaratu zuten Under Alt bigarren diskoa, eta horko doinuak aurkezteko biran murgilduta daude. Taldearen webgunean entzun ditzakezue.

Sarrerak salgai daude

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, 10 euroan, eta interesatuek oraindik badaukate erosteko aukera kultur etxera joanda. Ikus-entzuleek harmailetatik ala pistatik jarraitu ahal izango dute emanaldia, eta sarrerak erosterakoan, bata ala bestea aukeratu beharko dute.