‘Oriotarrak itsasoan barrena XVI. mendean’ hitzaldia eskainiko du Xabier Alberdik Arraunetxen

Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sorta abiatzeko, bihar, otsailak 23, Xabier Alberdi Lonbide Historian doktore eta Itsas Museoko zuzendariak hitzaldia eskainiko du Arraunetxen. 19:00etan hasita, XVI. mendeko Orio izango du hizpide, eta itsasoan bizitakotik harago, herriaren sistema ekonomikoa aztertuko du.

XVI. mendean, burdinolak eta ontziolak ziren nagusi Oria ibaiaren bi ertzetan, baina errioan arrantzatzeko zailtasunen eraginez, itsasora irten ziren oriotarrak. Balearen arrantzan nabarmendu ziren eta, pixkanaka, herriaren kokapen estrategikoak lagunduta, itsasoko merkataritza sustatu zuten herrian.

Orioren garapen ekonomikoa eta herriaren bilakaera ez ezik, pasadizo eta bitxikeriak ere kontatuko ditu Alberdik hitzaldian.

Lehen saioa

Otsailaren 23an, asteazkenarekin, eskainiko du hitzaldia Alberdik Arraunetxen. Bost saioetan lehena izango da, 19:00etan hasita, eta Erlo Telebistak grabatuko du aurkezpena. Gonbidatuta zaudete!