Orioko Udalak «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketaren 30. edizioa antolatu du aurten. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatu zen eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 1ean egingo da, ostiralarekin, kultur etxean 19:00etan.
Aurreko urteetan bezala, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan egingo du sari-banaketa Udalak. Lehiaketaren epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikari Jabier Zabaletak, Aiako kultur teknikari Eli Lasak eta KARKARA elkarteko kide Rikardo Uzkudunek osatu dute, eta ostiraleko ekitaldian emango dute hartutako erabakiaren berri. Ekitaldi irekia izango da, interesa duen edonorentzat.
16 urtetik gorako oriotarrei eta aiarrei zuzendutako lehiaketa da «Euskaraz Gazte», eta herritarren artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu.