Pello Añorgaren ipuin-kontalari saioa, urriaren 15ean

Kultur programan Pello Añorgaren ipuin-kontalari saioa urriaren 8an izango zela iragarri bazen ere, udal langileek egingo duten greba dela eta, Kultur Etxea itxita egongo da ostegunean.

Hori dela eta, saioa urriaren 15era, ostegunera, atzeratu da. 18:00etan izango da Kultur Etxean, LH1etik aurrerako haurrei zuzenduta.