Udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar, greba dela eta

ELAk eta LABek aurreko ikasturtean abiatutako greba dinamikari eutsiko diote, Udalhitzen mahaian zein udaletako negoziazioetan aurrerapausorik izan ez delako.

Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.

Kiroldegia, Saregile eta Udalak azpikontratatutako zerbitzuek erabiltzen dituzten eraikinak irekita egongo dira ohiko ordutegian.