San Nikolas kalea berrurbanizatzeko lanak ostiralean hasiko dituzte

San Nikolas kaleko lurpeko azpiegiturak berritzeko eta ur zikinak eta euri urak banatzeko lanak hasiko dituzte maiatzaren 20an, ostiralarekin. Gainera, etxeetako atarien eta saltokien irisgarritasuna hobetuko dute.

Eusko Jaurlaritzaren Itsapen programatik 70.000 euroko laguntza jaso du Udalak lanak gauzatzeko. Urbycolan enpresak egingo ditu lanak eta, lau hilabeteko epea duen arren, uztailaren amaierarako bukatzea aurreikusten du.

Bizilagunei eta saltokiei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko neurriak hartuko ditu Udalak, baina, ezinbestean, zarata, hautsa eta traba puntualak suertatuko dira datozen asteetan. Barkatu eragozpenak.