San Nikolas kaleko sarbidea itxita egongo da Endaia plazatik

Maiatzean hasi zituzten San Nikolas kalea berrurbanizatzeko lanak eta, gaurtik hasita, ekainak 6, Endaia plazako sarbidea itxita egongo da aste honetan. Sarbide bakarra, beraz, Herriko Plazatik izango da eta hori erabili beharko dute bizilagunek eta postetxera, ZASS ile-apaindegira eta San Juan Elizpe elkartera doazen herritarrek.

Maiatzaren 20an hasi zituzten San Nikolas kaleko lurpeko azpiegiturak berritzeko eta ur zikinak eta euri-urak banatzeko lanak eta, orain arte pasabidea zabalik izan den arren, lanen zailtasunak eraginda, Endaia plazako sarbidea itxita izango da datozen egunetan.

Pasabidea datorren astean zabaltzea aurreikusten du Udalak. Barkatu eragozpenak.