Siri edo Alexaren tankerako asistenteei buruzko hitzaldi telematikoa emango du KZguneak

KZguneak zuzeneko hitzaldi telematikoak ematen ditu astero YouTube-ko KZguneaTIC kanalaren bidez, eta azaroaren 30ean eta abenduaren 2an Siri edo Alexaren tankerako asistenteen inguruan ariko dira. Saioaren iraupena 30 minutukoa izango da, eta ez da aldez aurretik izena eman beharko.

KZguneak IKTei buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu astero YouTubeko kanalaren bidez, euskaraz eta gaztelaniaz. Interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, ekitaldirako sarrera librea baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Eta, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko dira, gerora ikusteko.

Asteko hitzaldiak:

Zertarako balio dute Siri edo Alexaren tankerako asistenteek?

  • Azaroak 30, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
  • Abenduak 02, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko hitzaldi telematikoen zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago hemen.