San Nikolas jaiak bertan behera uztea erabaki du Udalak

Sare sozialetan sortutako nahasmena dela-eta, Orioko Udalak argitu nahi du 2021eko abenduaren 5etik 8ra ospatzekoak ziren sanikolasak bertan behera geratu direla.

Abenduaren 1ean, asteazkenarekin, prentsa aurreko agerraldia egingo du Udalak, erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.