TAO sistema berriaren inguruko bilera irekia herritarrekin

Hitzordua irailaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean.

Joan den astean merkatariekin izandako bileraren ondoren, orain herritarren txanda iritsi da. Hori dela eta, Udalak bilera irekia deitu du ostegun honetarako, 19:00etan, Kultur Etxean. Bileraren helburua TAO sistemaren aldaketaren berri ematea eta iritziak jasotzea izango da.

Herriko eragile eta herritarrekin partekatu nahi ditu Udalak sistemaren xehetasunak. Informazioa jaso eta ekarpenak egin nahi dituzten guztiak bileran parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.