Txurrumuskiren udalekuetako haurrak Gure Zirkua bisitatu dute

 

Txurrumuski aisialdi elkarteak kudeatzen dituen udalekuetako haurrak, 130 inguru, Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoan instalatuta dagoen Gure Zirkua bisitatu dute astearte eta asteazkenean, uztailak 26 eta 27.

Zirkuko arduradunek zirku-tailer bat eskaini diete haurrei. Bertan, betiko zirkuaren espiritua ezagutu eta gauza asko ikasteko aukera izan dute: malabarrak, akrobaziak eta trapezioak, besteak beste. Bisita eta tailer hauek Gure Zirkua eta Udalaren arteko lankidetzaren fruitu dira.

Gure Zirkua Orion

Abuztuaren 4an, ostegunarekin, hasiko dira Gure Zirkuaren emanaldiak Orion, eta guztira 16 saio egingo dituzte hilaren 28ra arte. 

Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude eskuragai. Emanaldiak ostegunetik igandera egingo dituzte, 19:00etan.