Udalak babestu egin du larunbatean BECen Pirritx, Porrotx eta Marimotots omentzeko egingo den festa

Larunbat honetan, maiatzak 3, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omentzeko festa izango da Barakaldoko BECen, Maite Zaitut izenpean. 40tik gora eragilek hartuko dute parte ekitaldian, eta oraindik badago sarrerak lortzeko aukera. Orioko Udalak ere ekarpena egin du festa babesteko, eta dei egiten die herritarrei, belaunaldiarteko ospakizunean parte hartzeko.

37 urteko ibilbidea aitortzeko omenaldi herrikoia izango da larunbatekoa. Musikari, dantzari, bertsolari eta artista ugariz inguratuta egongo dira Euskal Herriko pailazo ezagunenak, eta 14.000 ikuslek eskerrak emango dizkiete, urte hauetan guztietan partekatutako irriengatik eta jasotako irakaspenengatik.

Harmailetako sarrerak agortu dira jada, baina pistakoak eskuratu daitezke lotura honen bidez.