Udalak herriko tximistorratzen sarea indartzen jarraitzen du

Ikastolako DBH eraikinean jarri du Udalak tximistorratz berria. Herriko laugarrena da, eta eraikinaren beraren babesa handitzeaz gain, Munto-Erribera inguruko estaldura ere hobetuko du.

Klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko eta muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean herriaren babesa handitzeko neurrien barruan, Udalak herriko tximistorratzen egoera eta estaldura aztertu zituen 2025ean, Cotein Fire Safety & Protection Fire enpresarekin elkarlanean (hemen ikusgai).

Orain arte, Oriok hiru tximistorratz zituen: San Nikolas elizan, Arraunetxean eta Zaragueta Herri Eskolan.

Egindako azterketaren arabera, datozen urteetan beste lau edo bost tximistorratz jartzea aurreikusten da. Udala urtez urte joango da instalazio berriak egiten, klima aldaketara egokitzeko udal-planaren barruan, herriko hainbat gunetako babesa pixkanaka handitzeko.