Azken hilabeteotan Orioko Udalak zaintzaren inguruan sustatutako parte-hartze prozesuan egindako bidea herritarrekin partekatzeko, Zaintza Herri Akordioaren aurkezpen-ekitaldia egingo da larunbatean, irailaren 19an.
Herriko elkarte, eragile eta merkatariekin batera garatutako prozesuaren helburua Orio herri zaintzaileago bilakatzeko bidean urratsak egitea izan da. Hilabete hauetan, parte-hartzaileek bakoitzak bere eremutik zaintzaren inguruan egiten dituen praktikak aztertu dituzte, herrian dauden beharrak eta aukerak partekatu dituzte eta aurrera begirako konpromisoak landu dituzte.
Prozesu horretan egindako lana herritarrei ezagutarazteko eta hartutako konpromisoak plazaratzeko unea iritsi da orain.
EGITARAUA:
10:30-12:00 | Kultur Etxean
“Bakardadea identifikatu eta akonpainamentua nola egin bizitzako etapa ezberdinetan” solasaldia.
Hizlariak: Ane Izagirre eta Patxi Izagirre.
12:15etik aurrera | Herriko Plazan
Aurkezpen-ekitaldia, argazkia eta mokadu-jana
Ekitaldian parte-hartze prozesuan aritu diren hainbat elkarte eta merkatarik beren esperientziak eta testigantzak partekatuko dituzte, herrian dagoeneko egiten den zaintza-lana ikusgarri egiteko.
Orioko Udalak herritarrei ekitaldian parte hartzeko gonbita egin die, guztion artean Orio herri zaintzaileagoa eraikitzen jarraitzeko.
