Udalaren oharra herriko eragileei

Orioko Udalak azaroaren 30ean iragarri zuen herriko San Nikolas festak bertan behera uzten zituela eta, ondorioz, egitarauan antolatuta zeuden jarduera guztiak bertan behera gelditu ziren.

Ekitate-printzipioa bermatzeko asmoz, Orioko Udalak hau adierazi nahi die herriko eragile guztiei:

  • Abenduaren 5, 6, 7 eta 8an ezingo da ekitaldirik antolatu.
  • Udalak hartutako erabakiari bizkar emanda antolatzen diren jardueretan, Orioko Udalak ez du inongo erantzukizunik izango. Hau egitearen eta honek sor ditzakeen ondorioen erantzukizun osoa antolatzaileek izango dute.
  • Eusko Jaurlaritzak baimentzen duen ordutegi arrunta izango da indarrean herrian.

Orion, 2021ko abenduak 4