Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 18:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, 1/2022 zenbakidun konpromiso-kreditua.
4.- Onartzea, egoki bada, udal arraunketa eta piraguismoko teknifikazio-zentroa (Arraunetxe) erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa (3. tarifa).
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolan 2022-2023 ikasturtean egiteko ikasketen tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2022 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
7.- Onartzea, egoki bada, aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
8.- Martxoaren 29ko 208/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak erabakiak hartzen ditu udal-langile baten diziplina-espedienteari buruz.
9.- Eskariak eta galderak.