Zabalik da biodantza-ikastaroan izena emateko epea

 

Ahalduntze Eskolaren udazkeneko programaren barruan, biodantza-ikastaroa eskainiko du Eider Zuriarrainek urriaren 4tik azaroaren 25era. Izen-ematea zabalik da, eta matrikulak 25 euro balio ditu. Bizitzearen poza berreskuratzea dute helburu saioek, eta asteartero izango dira.

Ahalduntze Eskolak azaldu duenez, «Etengabe kanpora begira egotea eskatzen digun gizarte honetan, gure burua zaintzeko momentuak berreskuratzea eta gorputzari bere lekua ematea ezinbestekoa bilakatu da, bereziki, bizimodu osasuntsu bat helburu badugu, plazerarekin konektatuta».

Horregatik, Gorputza da bidea elkarteko kide Eider Zuriarrainek eskainitako biodantza-eskoletan, nork bere buruarekin, besteekin eta munduarekin dituen loturak landuko dituzte. Sei saio izango dira guztira, astearteetan, 18:00etatik 19:30era.

Izen-ematea Ahalduntze Eskolan egin behar da, eta prezioa 25 eurokoa da.

  • 623 178 553, telefonoz edo whatsapp bidez
  • ahalduntzeeskola@orio.eus
  • Kultur etxeko bulegoa, 1. solairuan