Zabalik da Txurrumuskik antolatutako Gazte Abenturan izena emateko epea


Abuztuaren 1etik 11ra izango da aurten Txurrumuski aisialdi
elkarteak antolatutako Gazte Abentura. Jarduera LH3tik LH6ra arteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta jolasak, irteerak, egunpasak eta kirol-jardueraak egingo dituzte egun horietan. Izen-ematea maiatzaren 11n zabaldu zuten, eta hilaren 26an itxiko da. 

Izen-ematea errazteko, online galdetegia prestatu dute. Bertan, banaka, bikoteka ala hirunaka eman ahal izango da izena, baina izena behin bakarrik emateko aukera izango da. Plaza guztiak betetzen badira, maiatzaren 29an egingo dute zozketa, eta plaza lortu dutenei mezua bat helaraziko zaie hurrengo pausoak zehaztuz. 

Informazio osagarria Txurrumuskiren sare sozialetan dago eskuragai.