Zazpi lanposturen deialdia egin du Udalak, udan kanpineko plantilla indartzeko

Udako denboraldiarekin batera, Orio Kanpinean lan-karga nabarmen handitzen da. Horregatik, Orioko Udalak zazpi lanposturen deialdia egin du, hilabete horietan kanpineko plantilla indartzeko. Deialdiak zabalik daude Lanbideren bidez, eta izen-ematea ere hortik egin behar da.

Hauek dira eskaintza bakoitzaren kodeak, Lanbideren plataforman errazago bilatu ahal izateko:

  • Kanpineko Garbitzaile (4 lanpostu): 162023004318
  • Kanpineko Eginkizun askotako langile-guarda: 12023004365
  • Kanpineko harreragile (2 lanpostu): 162023004361