Zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 28an itxiko da

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea otsailean zabaldu zen, eta ostiral honetan, apirilaren 28an, bukatuko da. Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eskatu behar dute garaiz. Apirilaren 28a baino beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz, eta jendaurrean dago. Ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo besterik ez du.