Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Ordainagiria helbideratu nahi dutenek apirilaren 25a arteko epea dute hori eskatzeko udal-bulegoetan.
Apirilaren 29a baino beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.
Ibilgailuen errolda, ikusgai
Ibilgailuen errolda jendaurrean dago. Ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo besterik ez du.