Indarrean dagoen TAO sistemaren arabera, datorren martxoaren 15ean hasiko da denboraldi ertaina. Herrian erroldatutako ibilgailuek aste honetan jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela, zirkulazio-zerga helbideratuta baldin badute. Denboraldi ertaina hasten denerako ezinbestekoa izango da txartel berria autoan pegatuta eramatea.
Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio-zerga ordainduta. Gaurtik hasita, edozein momentutan jaso dezakete txartela udal-bulegoetan.
Aparkatzeko Udal Txartelak ibilgailuaren matrikula dauka eta, beraz, ezin da eskualdatu. Urtebeteko indarraldia izango du txartelak.