'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren deialdia egin du Udalak

Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak 25. edizioa du aurtengoa.

Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da 2018ko azaroaren 16a arte.

16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak parte har dezake lehiaketan.

Lehiaketaren oinarriak

Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak:

1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.-  Lanak  jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era:

  • Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.
  • Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala

  • 1. saria: 300 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3. saria: 150 euro
  • Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala

  • 1. saria: 300 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3. saria: 150 euro
  • Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2018ko azaroaren 16a izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.

Praktikatu zure euskara!

Euskara praktikatu nahi baduzu, aurten ere aukera izango duzu Mintzalagun programaren bidez. Dagoeneko martxan jarri da 2018-19 ikasturteko Mintzalagun programa eta orain da garaia izena emateko. Ikasturte honetako leloa honako hau da: “Praktikatu eta bizi”.

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun programak elkartu egiten ditu euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) astean ordubetez euskaraz hitz egiteko. Zer lortzen da programa honen bidez?

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta harreman-sare euskalduna zabaltzeko.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Eman izena!

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu, eman izena. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena.

Izena emateko, jo ezazu Orioko euskaltegira, KTA eraikinean, edo deitu telefonoz: 625 485 215

Urola Kostan 10 urte

2008-09 ikasturtean ekin genion eskualdean Mintzalagun programari eta, beraz, aurten beteko ditu 10 urte. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu; izan hitzaldi, diaporama emanaldi edo ipuin emanaldi formatuan. Horrez gain, urte osorako hainbat proposamen bideratzen dira: irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak, eta abar.

mintzalagun18

LGTBI+ kolektiboak bizi duen errealitatearen diagnostikoa egin nahi du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gehituren laguntzarekin, LGTBI+ kolektiboaren errealitatearen inguruko diagnostikoa egiten ari da eta udalen laguntza eskatu du, ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Azterketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen egoera aztertzea da, alegia, eguneroko bizitzan jasaten dituzten diskriminazio motak aztertu eta beren beharrak ezagutzea.

Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, Foru Aldundiak proposamen bat landuko du urtearen bukaeran.

Parte hartzeko hiru modu

Diagnostikoa egiteko, hiru bide hauek erabiliko dira:

GALDETEGI ELEKTRONIKOA: Internet bidezko plataforma baten bidez betetzeko. Norberaren iritzi eta esperientziak era anonimoan jasoko dira.

Linka: https://goo.gl/forms/C2NN6rUaMZIiFJzR2

ELKARRIZKETAK: Edonork parte har dezake, betiere LGTBI+ kolektiboaren parte bada edo kolektiboko pertsonekin lan egiten badu. Jasoko den informazio guztia KONFIDENTZIALTASUNEZ landuko da.

EZTABAIDA TALDEAK: LGTBI+ pertsonen arteko mahai-inguruak egingo dira. Konfidentziala izango da. Eztabaida-talde horiek osatzeko ere partaideak behar dituzte Aldundiak eta Gehituk.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu diagnostikoa egiten lagundu dezaten.

Galdetegi elektronikoa edozeinek bere dezake; baina elkarrizketa eta eztabaida-taldeetan parte hartzeko interesa dutenek bi bide hauek erabili ditzakete harremanetan jartzeko:

Edozein zalantza argitzeko ere, bi bide horietakoren bat erabili daiteke.

Bularreko minbizia goiz detektatzeko programaren barruan zitazioak jasoko dituzte Orioko 50-69 urte bitarteko emakumeek

Jakina den bezala, Osakidetzak programa bat dauka martxan, bularreko minbizia goiz detektatzeko, eta horren barruan zitazioak bidaliko dizkie:

  • Orioko 50-69 urte arteko emakume guztiei
  • Orioko 40-49 urte arteko emakumeei, bularreko minbiziaren aurrekariren bat izan badute

Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean bidaliko dira zitazioak

Zitazioak etxera iritsiko dira posta arruntez irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean. Programa honi buruzko informazio gehiago jakin nahi duenak 943 023 030 telefonora deitu behar du.

Errebisioak Onkologikoan egingo dira (Begiristain doktorea pasealekua, 121. 20014 Donostia).

Osakidetzak bi urtetik behin egiten ditu zitazio hauek.

Eman izena Euskaraldian parte hartzeko!

Dagoeneko eman daiteke izena EUSKARALDIAren barruko ’11 egun euskaraz’ ekimenean parte hartzeko.

Orion izena eman nahi duenak bi aukera dauzka:

  • Online egitea, http://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean. Galdetegi labur bat bete behar da. Bi minutu ere ez dira behar dena betetzeko.
  • Esteka honetatik deskargatu daitekeen fitxa bete eta herriko bost toki hauetan jarritako kutxatan utzi (fitxa bost toki horietan ere izango da eskuragarri):
    • Kultur etxea
    • Zaragueta eskola
    • Herri Ikastola
    • Maria Maestra haurreskola
    • Kiroldegia

Zer da Euskaraldia?

EUSKARALDIA Euskal Herri osoan egingo da azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Helburua da 11 egun horietan ariketa kolektibo handi bat egitea, euskararen erabilera areagotzeko, premisa nagusi honetatik abiatuta: euskaldunak beti euskaraz egingo dio euskaldunari eta euskara ulertzen duenari. EUSKARALDIAn parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, ahobizi gisa ala belarriprest gisa.

Elkarteen inplikazioa

Orion EUSKARALDIA antolatzen ari den lantaldeak ahalegin berezia egingo du herriko elkarteengana iristeko, haiek ere EUSKARALDIAn parte hartzea bultzatu dezaten bere kideen artean. Elkarteen papera ezinbestekoa izango da parte-hartze masiboa lortzeko eta, horregatik, lantaldeko kideek banan-banan joko dute berengana, babesa eta laguntza eskatzeko.

Zer egin behar dute elkarteek?

Herriko elkarteei honako hau eskatuko die EUSKARALDIAren lantaldeak izen-emateari begira:

  • Elkarteko kide bat edo batzuk izendatzea ordubeteko bilera bat egiteko, ondo ulertzeko zer den Euskaraldia eta zer egingo den azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean. Bilera horiek egun eta ordu hauetan izango dira: urriaren 4an, 19:00etan eta urriaren 6an, 11:00etan
  • Elkarteko hamalau lagun ‘fitxatu’, publikoki adierazi dezaten Euskaraldian parte hartuko dutela, ahobizi edo belarriprest gisa.
  • Hamalau horien izenak publiko egin, eta elkarteko kideak animatu berek ere izena eman dezaten.
  • Modu paraleloan informazioa banatu elkarteko kideen artean, garbi azaltzeko zer den Euskaraldia, zer den ahobizia, zer belarripresta… eta, beharrezko bada, prestakuntza-saio labur bat antolatu elkarteko kide eta ingurukoentzat.

ahobizibelarriprest18

Danbolin Musika Eskolan plaza libreak daude eta irailaren 21a arte izena eman daiteke

 

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da ondorengo ikasgaietan, irailaren 21a arte:

 

- 1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

- 2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza.

- Instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, tronpeta, txistua, biolontxeloa, perkusioa eta panderoa.

 

- 3. MAILA (12 urtetik aurrera).

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza.

- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

INFORMAZIOA GEHIAGO

Musika Eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

 

El plazo para matricularse en el euskaltegi AEK de Orio permanecerá abierto hasta el 20 de septiembre

Hay tres maneras de efectuar la matrícula:

  • Acudiendo personalmente al Euskaltegi de Orio, junto a la rotonda de Bikamiota (edificio KTA, calle Arrantzale). Los horarios de matrícula son los siguientes: lunes y miércoles, de 17:00 a 20:00. Martes y jueves, de 08:30 a 13:30.
  • Por correo electrónico, escribiendo a Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Por teléfono, llamando al número 670 420 025 (Amaia Zaldua).

Autoaprendizaje

Además de los grupos presenciales, de todos los niveles, se ofertará la opción de autoaprendizaje. Este servicio se puso en marcha hace tres años y funciona muy bien. Consiste en lo siguiente: el alumno trabaja los contenidos del curso por su cuenta, bien en casa bien en el propio euskaltegi (mínimo, 4 horas a la semana), guiado por un profesor tutor. Además, una vez a la semana, tiene una clase de tutoría en el centro para corregir los trabajos, aclarar dudas, solventar dificultades y practicar el euskera hablado.

El sistema de autoaprendizaje permite personalizar la enseñanza adecuándola a las necesidades y ritmos de cada alumno.

Oferta amplia

El euskaltegi dispondrá además de una amplia oferta de cursos presenciales:

  • Cursos de iniciación
  • Todos los niveles de euskaldunización
  • Cursos para la preparación de exámenes (B1, B2, C1 EGA)
  • Cursos de alfabetización
  • Programa Mintzalagun, para practicar el euskera en un entorno no académico

Los grupos se organizarán, en la medida de lo posible, según las preferencias de los inscritos.

El ritmo de los cursos presenciales es de 8 horas semanales: dos horas diarias de lunes a jueves.

Matrícula de 100 euros

Es voluntad del Ayuntamiento que los oriotarras puedan aprender euskera a buen precio y, por tanto, los cursos serán muy baratos para los empadronados en Orio: cada curso costará sólamente 100 euros.

Aquellas personas que tuvieran deudas pendientes con el Ayuntamiento no podrán acceder a los cursos a ese precio y deberán pagar el costo de la matrícula en su totalidad.

Informazioa euskaraz

Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 20a arte

Irailaren 3an ireki zen epea Orioko AEK euskaltegian izena emateko, eta irailaren 20an itxiko da.

Hiru bide daude euskaltegian izena emateko:

  • Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina). Astelehen eta asteazkenetan hau da ordutegia: 17:00-20:00. Astearte eta ostegunetan, berriz, hau: 8:30-13:30.
  • Posta elektronikoz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.
  • Telefonoz deituta, 670 420 025 zenbakira (Amaia Zaldua).

Autoikaskuntza

Euskaltegian aukera izango da talde presentzialetan izena emateko, maila guztietan; baina, baita ere, autoikaskuntzaz baliatzeko.

Orain dela hiru urte hasi zen euskaltegia autoikaskuntzako aukera ematen, eta arrakasta handia izan du eskaintza horrek. Sistema horrekin, tutore batek gidatuta, lana bakarka egiten du ikasleak, etxean edo euskaltegian bertan (astean 4 orduz, gutxienez), eta, ondoren, astean behingo bilerak egiten ditu tutorearekin, lanak zuzentzeko, zalantzak argitzeko, zailtasunak bideratzeko eta ahozko euskara lantzeko.

Autoikaskuntzak ikasketa pertsonalizatzeko aukera ematen du, ikasle bakoitzaren behar eta erritmoetara egokituz.

Bestelako eskaintzak

Autoikaskuntzaz gain, euskaltegiak eskaintza zabala izango du:

  • 0 mailako ikastaroak
  • Euskalduntzeko maila guztiak
  • Azterketak prestatzeko ikastaroak (B1, B2, C1 EGA)
  • Alfabetatze ikastaroak
  • Mintzalagun taldeak

Talde presentzialetan astean 8 ordu ematen dira, bina ordu astelehenetik ostegunera.

Izena ematen duen jendearen arabera antolatuko dira taldeak.

100 euroko matrikula

Udalaren nahia da oriotarrek moduz ikasi ahal izatea euskara eta, beraz, ikastaroen prezioa oso merkea izango da Orion erroldatuta daudenentzat: 100 euro, edozein ikastaro.

Udalarekin zorrak dituzten herritarrek ezin izango dituzte ikastaroak prezio horretan egin, eta matrikularen kostu osoa ordaindu beharko dute.

Información en castellano

Ostiralean bukatuko da epea HAZILAN proiektuaren seigarren deialdian parte hartzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak irailaren 7an itxiko du HAZILAN PROIEKTUAren seigarren deialdian izen emateko epea.

Kudeaketa-sistemak ikasteko

Azken urteetan eskualdeko enpresen premia errealak identifikatu ondoren, 6. edizio honetan, kudeaketa-sistemen gaia landuko dute parte-hartzaileek. Izan ere, kudeaketa-sistemek berebiziko garrantzia dute enpresa txiki eta ertainen ekoizpen-prozesuetan eta eskaintzen dituzten zerbitzuetan. Horregatik, lan-munduan murgiltzeko, ezinbestekoa bihurtu da kudeaketa-sistemen gaineko prestakuntza. Edozein sektoreri edota lanposturi eragiten dieten zeharkako edukiak direnez, enpresek geroz eta gehiago baloratzen dute hautagaiek ezagutza horiek barneratuta izatea.

Prestakuntza, bi fasetan

Bi fase nagusi ditu prestakuntzak. Lehendabizi, AKTIBATU deitutako fasean, zeharkako konpetentziak, pertsonalak nahiz profesionalak, landuko dira. Ondoren, TALENTU IHESA deitutako bigarren fasean, kudeaketa-sistemen gaineko eduki eta tresna zehatzak barneratuko dira. Amaieran, eskualdeko enpresa eta elkarteetan landuko garatuko dituzte proiektuak; esperientzian oinarritutako ikaskuntza jaso eta lan-munduan murgiltzeko helburuarekin.

Irailaren 11n hasiko da ikastaroa. 5 hilabeteko iraupena izango du eta 280 orduko prestakuntza jasoko dute parte-hartzaileek.

Prestakuntza-bonoa eskuragarri

Hazilan ekimenaren 6. edizioko partaideek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Hau da, ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek “bono” bat eskuratuko dute. Eta bonoa duen pertsona langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.

Honenbestez, 6. edizioko partaideren bat kontratatzeko interesa izanez gero, enpresek aukera izango dute Udal Elkartetik laguntza ekonomikoa jasotzeko. Laguntza hori enpresak eskatu behar du eta hari emango zaio.

Eskura daude Udal Elkartearen webgunean aurtengo laguntza ekonomikoen deialdia, oinarriak eta eskabideak egiteko eredua (http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak). Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, herritarrek zabalik dituzte Udal Elkartearen ateak.

Izen ematea

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).

Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa

Vanessa Garcia

943890808

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/hazilan-programa

 

Musika eskolako berogailu-sistema berritu du Udalak

Udako oporraldia aprobetxatuta, aldatu egin du Udalak musika eskolako berogailu-sistema. Orain arte berogailu elektrikoak zeuden musika eskolan eta Danbolineko zuzendaritzaren aspaldiko eskaria zen horiek aldatu eta sistema egokiago bat jartzea.

Abuztuan egin da egokitzapena: elektrikoaren partez, gas bidezko instalazioa jarri du Udalak eta kondentsazioko galdara bat ere instalatu du. Sistema berria erosoagoa da erabiltzaileentzat eta, horrez gain, askoz efizienteagoa da energetikoki.

Kostuak

Instalazio osoaren kostua 26.998,78 eurokoa izan da, honela desglosatuta:

  • Gasaren instalazioa ‘Instalaciones Palacio’ enpresak egin du eta 3.541,67 euroko kostua izan du (BEZa barne).
  • Berogailu berrien instalazioa, berriz, Fojansak egin du eta 23.457,11 euroko kostua izan du (BEZa barne).

Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 3tik 7ra bitartean izango da zabalik.

 

Danbolin Musika Eskolan, 2018-19 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).

- Musika mintzaira: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.

- Euskal dantza.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera).

- Ikasketa osagarriak: Musika espezializatua.

- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Euskal dantza.

 

MATRIKULAZIO EPEAK

Irailaren 3tik 7ra bitartean izena eman daiteke, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara, musika eskolako bulegoan, iturbide, 18 kalean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

 

Saltillo Belauntzia gaur Orioko portura iritsiko da

Saltillo Belauntzia gaur abuztuaren 22an asteazkena Orion porturatuko da arratsaldeko 16:00etan eta bertan izango dugu ostiral arte.

 

Abuztuak 23an egun osoan zehar bisitatu ahal izango da.

Ateak zabalik izango ditu guztientzat.