2022/04/11

Orioko katuen lagunen irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia

Zer da? Zertarako da?

Orioko kaleko katu-kopuruaren kontrola eramaten laguntzeko dirulaguntzak dira, eta helburu hauek betetzeko ematen dira: kaleko katuak jaso, zikiratu eta berriz kalean uzteko proiektuak gauzatzeko eta katuei jaten emateko eta zikiratzeko gastuak estaltzen laguntzeko.

Nork eska dezake?

Herriko katu-kopurua kontrolatzeko, katuak zikiratzen laguntzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek.