Udaltzaingoaren Oharra

Orioko III Kross Txikia datorren igandean ospatuko da.

Orioko Zaragueta Herri Eskolak ?Orioko III. Kross Txikia? antolatu du, otsailaren 12an, igandearekin, 11:00etan.

Hori dela eta, honako aldaketak egingo ditugu:

  • Abaromendi 1-26 zenbakidun kale tartea trafikoari itxita egongo da. Bertan goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean aparkatzea DEBEKATUTA egongo da.
  • Hondartza bidean, Abaromendi kaleko bidegurutzetik kanpineko sarrera artean ere, DEBEKATUTA egongo da ibilgailuak aparkatzea.
  • Abaromendi 1-26 inguruko bizilagunei, gomendatzen zaie egun horretan autoa erabili behar badute ibilgailua eremu horietatik kanpo uztea.
  • Hondartzara eta Antilla kalera joan behar duten ibilgailuek txandaka igarotzeko aukera izango dute.

Herritarrei, eskatzen diegu udaltzain zein antolatzaileekin kolaboratzea, eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.