Udaltzaingoaren oharra
San Nikolas festetan Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, abenduaren 5eko 14:00etatik abenduaren 9ko 20:00ak arte.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
– Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
– Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
– Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili behar da.
Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.
Eskerrik asko aldez aurretik.