Abeslari kaleko zabalgunea plaza gisa antolatuko da

Abeslari kalearen hasieran dagoen zabalgunea (gaur egun motorren eta bizikleten aparkalekua dena), plaza gisa antolatzeko lanak berehala hasiko ditu Udalak.

Gaur egungo koskak kendu eta lurzorua altxatuko da, dena berdinduta uzteko. Sortuko den plazatxo berrian egonleku bat antolatuko da.

Honela geratuko da:

plazatxoa13

Lanek bi asteko iraupena izango dute eta 17.000 euroko aurrekontua.