Adoleszentziari buruzko bigarren hitzaldia izango da ostiral arratsaldean Kultur etxean

Orioko Udalak antolatuta, Juan Carlos Alonso psikologoak hitzaldi-solasaldia emango du ostiralean, maiatzak 14, 19:00etan hasita, kultur etxeko areto nagusian. Gaia honako hau izango da: ?Nola jokatu etxean daukagun adoleszentearekin??

Udalak antolatutako adoleszentziari buruzko bigarren hitzaldia izango da ostiralekoa. Apirilaren 30ean beste bat antolatu zuen ?Zer da adoleszentzia?? izenburupean eta oraingo hau haren segidakoa da.

Hitzaldia gurasoei zuzendutakoa da.