Joxe Luis San Sebastian ‘Xanxe’ oriotarraren diapositiba emanaldia

Joxe Luis San Sebastianek diapositiba emanaldia eskainiko du maiatzaren 12an kultur etxean, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita. Pirinioak zeharkatuz egindako ibilaldiak azalduko ditu.

Talai Mendi mendi elkarteak Kukuarriko hila izenpean antolatutako ekitaldi programaren barruan dago ‘Xanxe’-ren emanaldia. Programan diapositiba emanaldiak izango dira maiatzean asteazkenero kultur etxean. Dagoeneko emanaldi bat egin da eta hauek dira falta direnak:

MAIATZAK 12, 19:30. Kultur etxean

Joxe Luis San Sebastian ?Xanxe?

Pirineoak zeharkatuz oinez eta bizikletaz

MAIATZAK 19, 19:30. Kultur etxean

Aitzol Doiarzabal Iturralde
La Esfinge (5325 m). Eskalada

MAIATZAK 26, 19:30. Kultur etxean

Joseba Manterola

Rakhastan, India

Ekitaldi programari bukaera emateko, urtero bezala, Kukuarri eguna ospatuko dute herriko mendizaleek maiatzaren azken igandean, hilaren 30ean.