Kultur Etxean egingo da Foro Irekia, arratsaldeko zazpietan hasita, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Udalak martxan jarrita dauka Tokiko Agenda 21 prozesua, Urola-Kostako beste udalekin batera. Agenda 21aren helburua herriaren garapen iraunkorra lortzea da, ingurumena eta alderdi ekonomikoak eta sozialak uztartuz.
Dagoeneko abiatuta dagoen prozesu horren barruan, lau bilera tekniko egin dira herriko eragileekin eta, bilera horien ondorioz, egoeraren diagnostikoaren zirriborro bat osatu da.
Bilera teknikoen ondoren, Udalak aukera eman nahi die herritarrei beren ekarpen eta iritziak aurkezteko eta horretarako antolatu du asteazkeneko Foro Irekia.
Foroan honako gaiak aztertuko dira:
- Nolako herria nahi dugu Orio izatea?
- Zer hobetu daiteke Orion?
- Zer egin daiteke Orioko herria hobetzeko?
Udalak herriko elkarte guztiak gonbidatu ditu Foro Irekian parte hartzera eta herritar guztiak ere gonbidatu nahi ditu ohar honen bidez.
Bilera teknikoetan landutako diagnostikoaren zirriborroa ikusi nahi duenak, hemen klik eginda jaitsi dezake PDF formatuan.