Ahitu egin dira sarrerak, ‘Hiru’ antzezlana ikusteko

Gaur gauean kultur etxean izango den ‘Hiru’ antzezlanerako salgai jarri ziren txartel guztiak ahitu dira dagoeneko eta, beraz, bete-betea izango da areto nagusia.

Eskari handia izan da eta pena da batzuk kanpoan geratu behar izatea; baina aretoaren aforoak ez du aukerarik ematen txartel gehiago saltzeko. Barkatu eragozpenak.