Udalak Aita Lertxundi kaleko Mutiozabal inguruko argiak aldatu ditu. Lehen 250w-ko lanparak zeuden jarrita eta Udalak horiek kendu eta 85w-ko LED lanparak instalatu ditu. Lanpara berriek potentzia erregulatzeko aukera dute, gainera, eta, hori dela eta, beren potentziari dagokiona baino %30 gutxiago kontsumitzen dute. Beraz, 2.250w-ko instalazio batetik 765w-ko batera pasatuko da Udala; beste modu batera esanda: urtean 8.200KW kontsumitzetik 2.200KW kontsumitzera pasatuko da.
Lanpara horiek aldatzeak 5.300€-ko kostua izan du. Udalak kalkulatzen du 3-5 urteko epean amortizatuko dela gastu hori, energia-kontsumoaren jaitsierarekin. Horrez gain, kontuan izan behar da instalatu diren lanpara berriek lau aldiz gehiago irauten dutela, batez beste.
Udalaren asmoa da datozen 2-3 urteetan argi publikoaren kontsumoa erdira jaistea eta, hori lortzeko, herriko argi-instalazioaren azterketa sakona egiten ari da.